Zinema eta euskara

Badira urte batzuk seme-alabekin euskarazko zinema ikustera joaten garela. Garrantzitsua iruditzen zait beraiek jakitea aukera hori badagoela. Zineuskadik programa bat du eta urtean dozena bat pelikula bikoizten dituzte. Euskaratzen diren pelikula asko ez dira normalean ikusi ohi diren Disneyko edo Pixarren film komertzialak. Horregatik, akaso, ez da jende asko ikusten aretoetan.

Durangora eta Bilbora joan izan gara, eta bietan ere jende gutxi egoten da, normalean. Zer egin beharko litzateke? Pelikula komertzialagoak euskaratu nahiz eta bertan erakusten diren baloreak ez izan gurasook nahiko genituzkeenak? Sarrerak merkatu? Publizitate hobea egin jendeak programa ezagutu dezan? Orain hilabete batzuk, bikoiztaileek salatu zuten duela hogei urte baino lan gutxiago zutela, eta greba egingo zutela lan baldintza duinak eskatzeko. Nola da hori posible? Gero eta gutxiago euskaratzen dela diote eta, egia esan, ETB3ren programazioan aspaldiko marrazki bizidunak ematen dituzte. Gogoratu beharko genuke zertarako sortu zen ETB eta aurrekontua horren arabera erabaki.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak