Kanposantuan Santu Guztietarako jarri ziren loreen artean bakar-bakarrik dago ia egunero bere hildakoak gogoratzera joaten dena.
Tabernan zerbitzariak aspertu aurpegiarekin begiratzen dio mugikorrari, bertan dauden bezero apurrak kontutan ari diren bitartean.
Publizitate banatzaileek black friday berehala dela gogorazten duten propaganda-orriak sartzen dituzte etxeetako buzoietan.
Hauteskunde kanpainarako jarritako panel hutsetan pertsona bat ari da bere alderdiaren alde botoa eskatzen duten kartelak jartzen.
Txirrindulari izan nahi duten umeek bizikletatik nola jaitsi behar den ikasten dute eta lanetik berandu atera den traje dotoredun gizona ixtear dagoen harategira presaka heldu da afarirako janaria erostera.
Eta gu lasai gabiltza pijamarenak diruditen galtza lasaiak jantzirik hara eta hona.