Behintzat, Espainiatik jasotzen ditugunetan eta baita bertakoetan ere hangoak izaten baititugu erreferente. Besteen artean ustelak topatzea bihurtu da Espainiako alderdi nagusien lehen eginkizun; beti topatzen dute zerbait, urte askotan estatuburua ere ustela izan den lekuan horretara jarrita daudelako, bai politikariak eta baita enpresariak ere.
Baina nago ustelkeriarena ke-gortina hutsa dela, ustelkeria bera baino gehiago agintean egotea dela inporta zaiena. Bereziki, eskumako alderdiei; halabeharrez eurek agintean egon behar dutela uste dute, eta ezin dute eraman oposizioan egotea.
Gaur uztailaren 18a da, 89 urte Franco buru Espainian estatu-kolpea eman zela. Orduan ere giro polarizatua zegoen, oraingoa baino gordinagoa. Ez dut uste horrelakorik errepikatuko denik orain; gaur egun tankeak kalera ateratzea oso itsusi geratzen da, baina estatu-kolpeak emateko moduak asko aldatu eta findu dira urte horietan.