Zaindu eta erakarri egin behar dela esaten dugu. Aurreratuak deitutako lurraldeak lehian daude hango eta hemengo talentudunak erakartzeko, eta gu ere horretan gaude. Lehiak kutsu kolonialista ere badauka, kasu askotan jatorriko lurraldeetan talentu horren behar handiagoa dagoelako.
Sektore enpresarialetan aipatzen da, batik bat, talentua; hemengo cluster-ek eta hango holding-ek hitza bahitu ere egin dute. Baita gizartearen gidaritzat azaltzen direnak eta gure bidea industria militarra eta nuklearra bultzatzea dela diotenek ere. Hazkunde ekonomiarekin jarraitzeko nahi dute talentua; alegia, txatxi-piruli- guay moduan azaltzen diguten gure esklabo bizitzarekin jarraitzeko.
Bai, behar dugu talentua enpresetan, hezkuntzan, kulturan, politikan, giza harremanetan... Eta behar dugu talentua bizi garen sistema honi, kapitalistari, buelta eman eta beste bizimodu bat lantzeko. Horretan talentu asko behar dugu.