Gurutze

Erabiltzailearen aurpegia Aitor Ugalde 2024ko ira. 22a, 00:00

Iturrian egin genuen topo, biok egarrituta, eta ur freskoarekin ase genuen gure egarria. 

Hitz gutxi batzuk egin genituen gure artean, zurekin egindako azken hitzak izango zirenak, ura zenbateraino behar dugun esateko. Gizakiok ura baikara, ura beste ezer baino gehiago; erreketara doan ura, etxe ondoko errekara, Oriara edo munduko beste erreka batzuetara. Eta erreketatik itsasora, gure gertuko itsasora mendiaren alde bateko erreketan, urrutiago dagoen beste itsaso batera mendiaren beste aldekoetan; azken batean, bakarra den itsasoan amaituko dutenak.

Urmuga egiten duen mendiaren gailurrean irudikatzen zaitut, zure ingurukoak ondoan, zaildutako bihotzetik datorren begirada lasaiarekin mendiaren bi aldeetara doazen errekei begira, haizeak koloretako zapi batean bildutako ilea harrotu nahi dizula. Koloretako zapi horri gurutzatutako bi makila eta soka luze bat erantsiz kometa bat egingo nuke eta igande goizetan aireratu, bixi-bixi korrika egitera joaten zinen garaian.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak