Ordua

Erabiltzailearen aurpegia Aitor Ugalde 2023ko urr. 27a, 11:12

Ordua aldatuko da asteburuan. Larunbatetik igandera ia ez da aldaketarik egongo eguzki ordutan, baina igandean ariko gara esaten arratsalde motzagoa izango dugula hemendik aurrera. Arratsaldearen hasiera noiz jartzen dugun, hortxe koska.

Erlojuak markatzen digu erritmoa, ez naturak; neguko edo udako ordutegia eduki, ordu jakinean jaikitzen gara, bazkaldu, lan egin… Hori ez dugu aldatzen. Adostasun zabala sumatzen dut ordu aldaketarekin bukatu eta urte osorako ordutegi bat ezartzeko. Europatik ere ahalegindu dira horretan, baina ez da adostasunik lortu ordutegi bat aukeratzekoan, eta iruditzen zait urteetan jarraituko dugula horrela. Niregatik balitz, neguko ordutegia urte osorako. Munduko hainbat lekutakoei ordu aldaketak ez die asko eragingo, bizirik irauteko ahaleginak markatuko die hemendik aurrera ere erritmoa; ahal dutenean jatea eta edatea, zauritutakoan mediku arretarik jasotzeko ziurtasunik ez izatea, airetik etorritako lehergailu baten eztanda pairatzeko beldurrarekin lo egitea, ordu hori biziko duten azkenekoa izan daitekeela sentitzea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak