Gorria

Erabiltzailearen aurpegia Aitor Ugalde 2021ko mar. 18a, 00:00

Gorriak ikusi dituzte askok azkeneko urtebetean bizitza eta osasuna mantentzeko borrokan, eta horietatik asko izan dira borroka galdu dutenak.

Beste batzuei arimarik ez, baina kolorea daukaten zenbakiek hartu diete gorriaren tonalitate guztiak. Tabernak itxiarazi eta kirola taldeetan egitea galarazten zigun eremu gorria ezagutu dugu, epaile batek erabaki zuen arte gorriak eta beste edozein koloretako edariak tabernetan edateak ez zuela eragiten herriei ematen zitzaien kolorean. Bitartean, gorria den planetara iritsi dira gizakiok eraikitako tramankuluak, noizbait lurrean bizitzeko argi gorriak pizten badira balizko ihesbide izan ote daitekeen aztertzera.

Eguzkia urrutiegi, ordea, Marten. Eguzkiaren berotasuna gertuago sentitu nahi dugu eta berotasun horri esker espero dut gorri-gorri ikustea orain ereindako haziek emango dituzten fruituak. Eta ez dut esperantza galduko ordurako herri honetako kirol taldeen gorria ikusteko hango eta hemengo kirol-guneetan eta ezta ere orain ezkutatuta dauden zuen ezpainen gorria ikusteko, eta sentitzeko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak