Krisian sartu dira kontzesionarioak eta autogintza. Ateratzeko, beraz, behar-beharrezkoak direnak baino auto gehiago saldu behar dira, eta agintariek, horretaz jabetuta, enegarren Renove plana egin dute. Autogintzakoak dira Euskal Herriko enpresa handienak, milaka langile ari dira horietan. Beste milaka asko autogintzaren arloan. Auto asko saldu beharra dago guztiek soldata bat izateko. Albiste ontzat jotzen da autoen salmenten igoera, baina txanpon horrek badu bere ifrentzua: auto gehiago egoteak esan nahi du kutsadura gehiago, zarata gehiago, asfalto gehiago eta autoa oinarri duen bizimodu bat.
Beharrezkoak direnak baino askoz auto gehiago saldu behar dira bizi garen ekonomia, kapitalista eta kontsumista krisian ez egoteko. Ez bakarrik autoak; ekonomia horretan geroz eta leku gehiago dauka beharrezkoak ez diren produktuen kontsumoak, eta horientzat jasanezin bihurtzen da oraingoa bezalako egora. Pandemia honek balioko ote digu kontsumo ohiturei buruz gogoeta egiteko?