Niri berehalakoan joan zaidan denbora tarte honetan bizitza oso bat bizi izan dute orduan jaio zirenek eta ohartu dira nolako munduan bizi diren. Orain 20 urte baino baliabide hobeak dauzkate mundu hobeago batean bizitzeko, osasun edo teknologia aldetik; baina ere berean, hobetzeko geroz eta zailagoa den mundua ere bai, larrialdian dagoen mundua. Belaunaldiak izendatzen aritzen direnek honezkero nolabait izendatuta izango dituzten gazte hauei kudeatzeko geroz eta zailagoa den mundua uzten ari gara, baina gurpilaren norabidea aldatuko duten itxaropena ere eurengan jarri behar dugu, horien aurreko belaunaldikoek horretarako gaitasunik ez baitugu erakusten.