Darwin eta euskara

Erabiltzailearen aurpegia Aitzol Illarramendi 2025eko irailaren 5a

1859an Espezieen jatorriaz liburua argitaratu zenetik, hautespen naturalaz ideia oker bat zabaldu zen gizartean: indartsuenek irauten dutela bizitzaren borroka honetan. 

Darwinek, baina, azpimarratu zuen inguruko baldintza aldakorretara egoki moldatzea dela kontua.

Hizkuntzen ekosistema aztertuta ere argi dago sekulako aldaketak gertatzen dabiltzala: ikus-entzunezko edukien sorreran, itzulpen automatiko edo adimen artifizialen agerraldian, hiztunon mugikortasun altuan, hizkuntzen ospean eta sareetako erabileran… Aldaketa hauek guztiek hizkuntzen etorkizuna baldintzatuko dute eta bizirauteko indartsua izatea ez da nahikoa izango –guretzat, zorionez!–. Zein dira egin behar diren egokitzapenak, ordea?

Zabalkundea izan daiteke gakoa: hiztun berriak lortzea, kosta ahala kosta, halabeharrez galduko ditugunei aurre egiteko. Edo nitxo ekologiko txikiago bat betetzea, harrapari handienei aurre egin gabe, gure txikian irauteko. Edo… auskalo. Argi dudan bakarra da aldaketarik ez egitea dela estintziorako bide onena.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak