Txori kantuak olibondoetan

Erabiltzailearen aurpegia Aitor Tatiegi 2026ko martxoaren 24a

Maitasun hitzak nahi nituzke esan, baina gaur ezin dut. Gure bide galduak kalte hau ekarri du...

Hala dio azkenaldian kotxeko bidaietan lagun egin didan abestietako batek. Kantu politikoa dela esango luke hainbatek. Politikoa baita itxiko den fabrikaz, senarrak hil duen emazteaz zein ate birakariak probestu dituen enegarren politikariaz kantatzea.

Faxismo zantarra gero eta harroago, etxegabetzeak eguneroko albiste eta euskara arnasestuka dugun munduan, txori kantuez eta bizitzaren edertasunaz idaztea ez al da politikoa, ordea? Bonben zaratak estaltzen ditu aspaldion munduko txorien kantak. Hartaz hitz egitea bezain erabaki mardula da hartaz ez hitz egitea.

Berba egin dezagun, beraz, ibaitik itsasorainoko lurraldeaz, olibondoez eta haiei zutik eusteko misil estatubatuarren aurka harrika dihardutenez. Pozgarria da oso hainbat artista Durangotik Oihu Bat Palestinara botatzeko elkartu izana. Noizbait han nahiz hemen txori kantuez, bizitzaren edertasunaz eta maitasun hitzez abes dezagun.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak