Irailak 27: ta zer ez da berdin?

Erabiltzailearen aurpegia Aitor Tatiegi 2025ko ira. 29a, 00:00

Heriotzak guztiok berdintzen gaitu, atsotitzak dioenez.

Bihar beteko dira 20 urte erregimen frankistak Jose Luis Sanchez Bravo, Ramon Garcia Sanz, Humberto Baena, Angel Otaegi eta Juan Paredes Manot Txiki erail zituenetik. Diktaduraren aurka borrokatzeagatik fusilatu zituzten, Euskal Herriaren askatasunaren eta sozialismoaren alde borrokatzeagatik. Hainbat alderdik auzitan jarri dituzte Txiki eta Otaegi oroitzeko egindako ekimenak. Gehienak, orduan ere hausturaren aurka jardun zirenak. Aurreko gudariak, borroka ikurrak, aldarrikatu ezin izatea borrokarako baldintzetan egon den galeraren erakusgarri da. Horretan, orduan hausturaren aldeko ziren hainbat alderdik ere izan dute zeresana: borroka grinak hiltzean berdintzera, beraz. 

Frankismoaren aurkako haustura planteatzea bezain beharrezkoa da haren oinordetzan jasotako erregimenarekiko haustura planteatzea. Bide horretan, gudariak gogoratzea ezinbestekoa da. Heriotzak guztiok berdinduko gaituen ez dakit. Aurrekoek bizitza zeren alde eman zuten ez zaigu berdin izan behar, ordea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak