Jai giroan biak ere, jolaserako bide.
Bestelako negu bat dakarte, gerra badatorrela iragarriz, aspaldion entzuten ditugun danbor hotsek. Industrian irabaziak kolokan jartzerako hasi dira agintariak gerra jartzeko armak saldu ta/denok pakia eskatu, Pablo Zubiarrain bertsolariak liokeen legez.
Ez du, ordea, gezurretik dezente izan arren, badator horrek Olentzeroren etorreraren ilusiorik sortzen. Ederki baitakigu zezena etorriz gero haren parean nork jarri beharko duen.
Eskerrak maiatzaren 1a ere badatorren eta manifestazio bat egingo omen den Bilbon...
Langileen Nazioarteko Egunean, egin diezaiogun aurre Europaren berrarmatzeari, egin diezaiogun aurre gerra inperialistari!