Elgetan pediatria zerbitzua nahi dugu

Erabiltzailearen aurpegia Aitor Gantxegi Olasolo 2022ko urt. 28a, 00:00

Debagoieneko ESIren pazienteentzako arreta-zerbitzura berriki 157 elgetarrok sinatutako idatzi bat bideratu dugu, non gure haserrea eta nekea adierazten ditugun, Elgetako pediatria zerbitzua dela eta.

Alde batetik, ia urtebete da pediatria zerbitzurik ez dagoela Elgetan; beraz, gure seme-alabekin Bergarara joan behar dugu zerbitzu medikua jasotzera, horrek sortzen dizkigun kontziliazio eta familia antolakuntza arazoekin eta kotxea hartzeak dakarren arriskuarekin.

Bestalde, ia urtebete da Bergarako anbulatorioan pediatra titularra ez dagoela, eta astero mediku ezberdin batek artatzen du. Honek zerbitzu penagarria izatea eragiten du, pediatrek ez dituzte umeak ezagutzen eta ezin da jarraipen egokirik egin.

Horregatik, Osakidetzari eskatzen diogu egoera hau lehenbailehen konpon dezala. Erantzunaren zain gelditzen gara.

----------

Aitor Gantxegi Olasolo

Elgeta

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak