Bigarren Mundu Gerraren ondorioz, Europa gehiena (ia osoa) suntsituta gelditu zen. Giza bizitzen galera eta herrien suntsipenetik aparte, albo kaltetu gertatu ziren hainbat umezurtz, ez laguntza, ez sorospen.
Gerra amaieran, 1945ean, Udalak Aldundiko presidentearengandik jaso zuen idatzia, eta honela luzatzen zuen eskaintza: "Vista la generosa iniciativa de nuestro invicto Caudillo de brindar a la Europa devastada por la guerra la hospitalidad en España para 50.000 niños necesitados, la Corporación acordó por unanimidad contribuir a rasgo tan generoso de nuestro Caudillo, y se prestó a colaborar con la hospitalidad en esta villa de niños necesitados, de conformidad a las disponibilidades que se cuente". Honela, Udalak onartu egin zuen proposamena, eta familia batzuek austriar neska-mutikoak jaso zituzten etxean.
Guztira sei gazte heldu ziren: hiru neska eta hiru mutil. Gunter, Neiman, Helene, Karl eta beste bi. Eta hartu zituzten honako etxeetan: Bernardino Zubia, Toribio Elcoro, Romualdo Leanizbarrutia, Etxabe harategia eta Santixena.
1949ko irailaren 9an lehen jaunartzea ospatu zuten Aretxabaletako Jasokundearen Parrokian. Argazkian aita-ama pontekoekin agertzen dira: Jesus Alcorta, Consuelo Etxabe, Arantxa Ayestaran, Felisa Antonia Elcoro, Ramon Elcoro, Jesus Mari Ayestaran, Maria Esteban Abarrategui, Eustaquio Alcorta, X, Angel Garmendia, Toribio Elcoro, Cecilia Olabe, Crescencia Alcorta eta Ignacio Ayestaran, eta Gunter, Neiman, Helene, X, X eta Karl.