Urtarrilaren 28an Bilbora!

Erabiltzailearen aurpegia Aitana Guereta Mager 2023ko urt. 21a, 00:00

Krisian dagoen kapitalismoa ziklo ekonomiko berri batean sartu da, pobreziak eta eskubideen ezabapenak ezaugarritzen duten ziklo batean.

Agerikoa da langileon bizi baldintzak geroz eta okerragoak direla, zentzu ekonomikoan zein politikoan.

Gazte langileoi modu argian eragiten digu egoera honek, eta honen ondorioak egunerokoan ikus ditzakegu: lan baldintza prekarioak, dirulaguntzekiko dependentzia, aisialdiaz gozatzeko ezintasuna, bortizkeriaren gorakada, kriminalizazioa eta abar, eta abar. Gazteok etorkizuna garela diguten horiek oso ondo dakite hala dela, eta horregatik, bizi eredu txiro eta autoritarioa gazte belaunaldien eguneroko bilakatzen dute, etorkizunean ere hala izateko.

Egoera honen aurrean, gazte langileon arteko batasun politikoa sustatu eta enpresari handien eta agintarien erasoaldiari aurre egitea dagokigu. Horregatik, urtarrilaren 28an manifestazioak egingo ditugu Bilbon eta Iruñean. Mobilizazio batek ez du enpresarien erasoaldia geldituko, baina gazteon arteko antolakuntza eta borrokarako grina hedatu behar dugu, eta GKS, gazte langileontzako erreminta bat garen heinean, helburu horiekin konprometituta gaude.

Enpresari eta agintarien erasoaldiaren aurrean, gazte langileok borrokara!

Urtarrilaren 28an mobilizatu!

----------

Aitana Guereta Mager

Deba Bailarako GKSko kidea 

Debagoiena

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak