"Energia burujabetza jardunaldiak"

Erabiltzailearen aurpegia Arkaitz Irureta Arrieta 2013ko ira. 27a, 02:00

Politikari eta enpresariak 4 urterako plan estrategikoak egiten ari diren bitartean...

... 20 urte barru prospektiba oso txarrean egongo gara energia arloari dagokionez.

Etorkizuna bermatu nahiko badugu, orain da ekiteko unea. 

Horregatik, energia burujabetza helburu hartuta, gure kasa urratsak ematen hastea ezinbestekoa da.

Elgoibarren irailaren 28an bidea zabaldu nahi dugunon topaketa egongo da, eta zu ere gonbidatu nahi zaitugu gurekin batera parte hartzera. 

Goizeko 9etan hasita honako puntuak jorratuko dira: Energia Auzolan taldearen aurkezpena, Energiaren arazoa etorkizunean, Energia berriztagarriak eta efizientzia energetikoa (kontsumoa jaisteko instalatzaile baten aholkuak), Kooperatiba energetikoak Som Energia Gara eta GOIENER, Energia burujabetzarako traba den espainiar legedi energetiko berriaren azterketa eta Berriztagarrien mugak ingurugiroarekiko. 

Ondoren, egun martxan dauden proiektuei buruz hitz egingo dugu eta, bukatzeko, egitasmo lokalei laguntza emateko Basque OSEren aurkezpena entzungo dugu. 

Energiaz beteta Elgoibarren elkar ikusiko dugulakoan, larunbatera arte.

--------------------

Arkaitz Irureta Arrieta

Elgoibar

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak