Debagoienean lortu dugun %80 inguruko birziklapen maila Gipuzkoa osora hedatuz gero, ordea, ez genuke zabortegi kutsakor eta erraustegi toxikoen beharrik izango.
Alde batetik, Epeleko zabortegiaz hitz egiten ari gara.
Zabortegiaren kalifikazioa aldatu eta Gipuzkoa osoko zabor guztia guk pairatuko dugu.
Bestalde, Zubietako erraustegian errefusaz gain mota guztietako hondakin birziklagarriak erreko dira eta bertan sortuko diren errauts toxikoek eta airera zabalduko diren partikula kutsagarriek, besteak beste, minbizia garatzeko arriskua handituko dute.
Argi dugu zein den arazo potoloa: gure bizitzen aurka doazen eta mundu mailan aplikatzen ari diren politika hauek, hain zuzen, troikak inposatzen dituen politika hauek, hemen EAJren eta PSEren Aldundiak jartzen ditu indarrean.
Guk, debagoiendarrok, Gipuzkoako beste herritarrekin batera, azpiegitura txikitzaile eta kutsakor hauek biak gelditu nahi ditugu.
Sinesten baitugu beste alternatiba batzuk garatu daitezkeela.
Gipuzkoa mailan 3 astez eta Debagoienean 3 egunez, elkartu garen guztion artean ikusi dugu posible dela.
Indarrez gaude.
Debagoiena Zutik-ek herrietan lanean jarraituko du.
Hemen ezer ez da amaitzen!
Datozen hilabeteetan burutuko dugun Bizipoz Turrera gonbidatu nahi zaituztegu eta iraila sorpresaz beteta etorriko da!
Hau gelditzea posible da. Ustelak lurpera!
Bizitza erdigunean kokatzea erabaki dugu.
Ez gaitezen lo geratu, urrian Zubietako errauskailuaren obren esleipena dator eta.
Debagoiena zutik, orain ala inoiz!
----------
Auritz Iñurrieta, Asier Garai, Jone Ojea, Jokin Arroyo, Maider Aldai eta Aitor Narbaiza
(Debagoiena Zutik mugimenduko kideak)
Debagoiena