Maitasuna kontu zaharra da, beraz. Eta maitemina ere bai. Horren isla da Oñatin, Gipuzkoako Probintziako Artxibo Historikoan, aurreko urtean aurkitu zen XVI. mendeko poema, euskaraz idatzitako lehenengoetakoa. Testua Azkoitiko XVI. mende hasierako notario-protokolo batean agertu zen, dokumentu baten ertzetan idatzitako zirriborroa da, baina bertan argi eta garbi ikusten da egileak bizi zuen maitemina: Ene laztan gozo ederra, penaz penaçen naçu. Testu osoa http:// oinati.gipuzkoakultura.net webgunean dago. Irakurri eta, agian, maitasunari idazteko inspirazioa aurkituko duzu bertan.