Hegemonikoentzako mezurik?

Erabiltzailearen aurpegia Ainhoa Pardina

Zutabe hau hasteko, irakurle, zuzenean zuri egin nahi dizut galdera: zure antzeko ideiak dituen jendez inguratzen zara? 

Hori normala litzateke, erosoena, baina adierazten dizkiozu zure ideiak beste iritzi bat duen jendeari, lasaitasunez? Ados nago Onintza Enbeitarekin iritzitzat hartzen diren batzuk ez direla iritziak, zapalkuntzak baizik, eta, beraz, ez direla onartu behar esaten duenean. Hala ere, ez genuke saiatu behar zapalkuntza batzuk existitu daitezkeenik ere bururatzen ez zaienei dibulgazioa egiten? Noski, ez dugu eskuin muturreko inor kontzientziatuko, baina bai, agian, enpatia gaitasuna daukan jendea. Esaterako, eta beti bezala euskarara bueltatuta adibide bezala, nahiz eta indar gehienak gure komunitateetan eta gainerako hizkuntza gutxituekin saretuz elkarlanean aritzean jarri, zergatik ez diegu elebakarrei edota hizkuntza hegemonikoetan elebidun-eleanitzak direnei hitz egiten?

Izan ere, irakurle, ez al zaizu iruditzen zapalkuntza konkretu bat bizi ez duten batzuk kontzientzia genitzakeela eta aliatu bihurtu, adibidez, gainerako zapalkuntzekin paralelismoa eginda?

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak