Idazteko ohitura

Erabiltzailearen aurpegia Ainhoa Pardina 2026ko ekainaren 8a

Bergarako Koldo Eleizalde pasatu berritan, hausnarketa bat datorkit burura, eta oraingoan hausnarketa hori zuekin elkarbanatzeko gogoa sartu zait.

Txikitatik gustatu izan zait idaztea, idazten ikasi nuen momentuan hasi nintzen ipuintxo laburrak idazten –noizbait gurasoen etxean agertu izan da horrelako altxorren bat–. Urteak joan, urteak etorri, zaletasun hori indarra galtzen joan da nire bizitzan, denbora faltagatik hasieran, eta horrek bultzatuta interesa gutxituz joan zelako ostean.

Gaur egun, doktorego-tesiarekin jo eta su nabilen honetan, urtean amodiozko gutun bat eta poema bat bakarrik idaztera pasa naiz. Zergatik, zehazki, genero horiek? Bergarako amodiozko gutunen lehiaketagatik eta pasa berria dugun Koldo Eleizaldegatik. Beraz, lehiaketa horiek mantentzen dute nire idazteko zaletasuna bizirik, momentuz, eta hori bihotzez eskertzen diet bi lehiaketei. Horregatik, nire zutabe hau horrelako lehiaketei gorazarre egiteko erabili nahiko nuke: (euskal) kultura sustatu nahi badugu, zer hobe horrelako lehiaketak baino, idazteko ohitura txikitatik sustatuz?

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak