Botere harremanaren auzia

Erabiltzailearen aurpegia Ainhoa Pardina 2026ko otsailaren 10a

Aurreko kolaborazioan esan bezala, aurrerantzean eremu hau dibulgazio soziolinguistikoa egiteko erabili nahiko nuke, batez ere, hizkuntza gutxituen nolakotasunarekin hasiz.

Hizkuntzak komunikazio-tresna hutsak baino gehiago direnez, hauetako bat galtzeak memoria, kultura nahiz identitatearen zati bat galtzea dakar. Hala ere, hizkuntza gehienak egoera zaurgarrian daude, biztanleriaren gehiengoak hizkuntza hegemoniko gutxi batzuk erabiltzen dituelako.

Edonola ere, hizkuntza bat gutxitua dela esatean, gakoa ez dago hiztun kopuruan, botere-harremanetan baizik: hizkuntza hegemonikoek administrazioan, hezkuntzan eta espazio publikoan betetzen dituzte funtzio nagusiak; gutxituek, aldiz, erabilera mugatua izaten dute, askotan eremu pribatura baztertuta. Horren adibide da euskara, zenbait tokitan nagusi izan arren oraindik ez baititu funtzio sozial guztiak betetzen, eta are egoera zaurgarriagoan daude hizkuntza gehienak, munduko hizkuntzen ia erdia desagertzeko arriskuan egonik. Hala, hauek babestea ez da nostalgia kontua, justizia eta aniztasunaren aldeko erronka kolektiboa baizik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak