Gure edabea izan den mandragorak irribarre gaiztoren bat sorrarazi badizue, malko edo algararik sortu badizuegu, hori zen gure asmoa.
Ahaleginak egin ditugu txanogorritxo izateari utzi eta kaputxa gorriak jantziko dituzten emakumeei keinu egiteko. Baita gure amandreak omendu, edo bizirauteko gure motxilei pisua kentzeko ere. Horretarako bultzadatxorik noizbait eman badugu, edo lortu ez badugu ere, hala zen gure asmoa.
Beraz, gure eskerrik beroenak zuoi, guztioi eskaini, eta malko zein algara artean agurtuko gara gu ere, elkarri eman eta jasotakoak badirauelako, iraungo duelako. Eta maitasun honek iraun artien, ilargi gorrixen alde ezkutuen elkar topatuko dugu.
Badoa… baina badirauen esperoan… eskerrik asko, eta gero arte!