Pausoka, pausoka, bagoaz aurrera

Erabiltzailearen aurpegia

Joan zen larunbatean Zubikoa pilotalekuan Jose de Azpiazu Musika Eskolak antolatutako jaialdia dela eta, eskerrak eman nahi dizkiegu oñatiarrei, jaialdiari emandako babesagatik.

Jaialdia aurrera eramateko eskaini diguten laguntza eskertu nahi diegu herriko ikastetxeei: Elkar-Heziri, Urgaini eta Txantxiku Ikastolari.

Aldi berean, Bertso Eskolako ikasleei, Oñatz dantza taldeari eta Aita Madina txistulari taldekoei ere, Jose de Azpiazu Musika Eskolaren izenean eskerrak eman nahi dizkiegu eskainitako laguntzagatik. Abeslariei ere –Alazne eta Iñaki– mila esker adierazitako ausardiagatik!

Amaitzeko, eskerri asko laguntzaile izan genituen boluntarioei, Jose de Azpiazu Musika Eskolako guraso taldeari eta Natra Zahor enpresari, haurrei banatzeko eman zizkigun txokolatinengatik.

Mila esker guztioi eta hurrengora arte.

Pausoka, pausoka, bagoaz aurrera!

Poliki-poliki betez gure ametsak!

----------

Aitor Madina

(Jose de Azpiazu Musika Eskolako zuzendaria)

Oñati

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.