'Ius' eta 'Demos'

Erabiltzailearen aurpegia Ainhoa Larrañaga 2014ko ira. 18a, 00:00

Euskal herri honek Estatu bat sortu zuen, Nafarroako Erreinua, eta hura mendeetan existitu izana erabakigarria izan zen gero nazio bihurtzeko.

Konkistatu egin zuten 1200. urtean, 1512-1523ekoetan, eta indarrez hartu 1620an. Ondoren, herri hau okupatu eta kolonizatu egin zuten. Iragana aintzat izan gabe, ezin da etorkizuna eraiki.   

Plano politikoan indarra hartzen ari da erabakitzeko eskubidea. Euskal Herriaren zati handi batek erakutsi du erabaki nahi duela, Kataluniako bideari jarraiki. Demosaren zati batek, konkistaren eraginez, demos zabalago baten parte denak, azaldu du bere etorkizuna erabaki nahi duela. Demokraziak -baldin eta demokraziarik baldin bada-, birdefinitze bat eskatzen du. 

Baina iusak, - Espainiar Konstituzioari egun Auzitegi Konstituzionalak egiten dion interpretazioak- ez du erabakitzeko eskubiderik onartzen. Ez interpretazio bide hori existitzen ez delako, baizik eta egungo borondate politikoaren isla den Auzitegi Konstituzionalak, ez duelako beste begi batzuekin konstituzioa irakurri nahi. Demokrazian sakontzea eskatzen du honek, demosak iusa mugiaraztea. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak