Hasiera baino ez da

Erabiltzailearen aurpegia Ainhoa Larrañaga 2014ko eka. 19a, 00:00

150.000 lagunetik gorak eskatu zuen ekainaren 8an erabakitzeko eskubidea.

Salagarria da bere burua demokratikotzat duen estatu batean oinarrizko eskubide hau ez onartzea. 1978ko Espainiar Konstituzioak aldarrikatzen du Espainia estatu demokratiko gisa, baina badu ukitu-ezina den atal bat, Espainiar batasunari dagokiona. Gure Esku Dago ekimenak markatuko dituen hurrengo urratsei so gaude gehienok, eta nire irudikoz lan handia dago egiteko. Nork erabaki? Eta, zer erabaki? Eskutik doa Legebiltzarrean eratuta dagoen Autogobernu Batzordea ere eta hemen ere ikuspegi desberdineko adituak eta arituak ari dira euren ikuspegiak plazaratzen. Zalantza-dantza polita daukagu: erabakitzeko eskubidea eta autodeterminazio eskubidea; subjektu politikoari dagozkion zalantzak; lurraldetasunaren auzia; urteetan pairatu izan dugun kolonizazio psikologiko eta politikoari aurre egitea...

Faktore hauek kontutan izanik bakoitzak egin dezala egokien ikusten duen hautuaren aldeko borroka ideologikoa: autogobernuaren aldekoa, federalismoaren aldeko eta jakina, askorena dena, estatu propio eta independentearen aldeko hautua. Fin ditzagun argudioak. Bada garaia, askatasunez argudiatzen eta defendatzen hasteko nork bere hautua eta irabaz dezala konbentzimendu gaitasun aberatsena daukanak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak