Oso gertakari desatsegina behar bizi behar izan dut aldarrikapenaren garrantziaz jabetzeko. Sarritan legez, korrika egitera atera nintzen eguerdi euritsu batean aste bi dela eta gizakume baten botere erakustaldi zikin baten biktima izan nintzan. Urrunetik pisa egiten ari zela iruditu bazitzaidan ere, gerturatu ahala masturbatzen ari zela konturatzen nintzen. Atzera ezin egin eta abiada bizian ihes egin nuen, haren lizunkeriak entzuten nituen bitartean..
Ez ditut esaldiak errepikatuko, gogoratzeaz bat, haserrea bizitu egiten zaidalako. Zortea izan nuen, korrika nindoalako eta arin ihes egiteko aukera izan nuelako. Boterea daukanak edo ustez duela uste duenak jokatzen du horrela. Boteredunak dauka zigortzeko eta narraskeriak egiteko ustezko legitimitatea.
Salaketa jarri nuen eta epaiketa izango da epe motzean. Neska gazte bati horrelakoren bat gertatuz gero, zein izango litzake neskari utziko liokeen orbaina? Jazarpen sexualak egunero gertatzen dira eta salatzea da, etorkizunean berriro ez gertatzeko bide bakarra.