Tripa barrenetik

Erabiltzailearen aurpegia Aitzol Iturbe 2021ko eka. 20a, 00:00

Azpiegitura handiek suntsitutako nekazaritzarako milaka hektarea; intsinisa eta eukaliptoa; merkataritza-gune handiak non-nahi; lurrarekin gero eta lotura gutxiago duten baserriak; desagertutako milaka baserri; herbizidaz kutsatutako larre eta baratzeak; eskoletako-sukaldeen desagerpena... Eta emaitza, Eusko Label tomatea. Eredu hidroponikoan hazia.

Tomateak lurrean partez plastikozko poltsatxoetan sartu eta elikagaiak ureztapen bidez eman. Horra hor lurrik gabeko nekazaritza. Horra hor kalitatea. Horra hor EAJren 40 urteko kudeaketaren uzta. Antzuolako EAJ, Antzuolak askoz gehiago egin beharko luke elikadura ekoizpen jasangarrirako ehunaren eraikuntzan, baina hobe zenukete eskaerak eta proposamenak eskumenak eta gaitasun ekonomikoa dauzkaten erakundeetara bideratzea: kale barrenetik, Sabin-etxe barrenera. Guk, bitartean, herrigintzan zintzo jarraituko dugu. Nekazaritzan bezala arloz arlo, sistema kapitalistaren alternatiba eraikitzen. Herriaren interesen defentsan, Neguri-barreneko eliteak nahieran jardun ez daitezen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak