Maravillas aurrera!

Erabiltzailearen aurpegia Aitzol Iturbe 2019ko urt. 25a, 08:47

1936an faxistek bortxatu eta erail zuten Larragako 14 urteko neskaren izena hartzen du Iruñeko alde zaharreko gaztetxeak, Maravillas.

Orduan galdutako gerra irabazteko konpromisoz beraien alea jartzen ari dira hainbat gazte eta ez gazte. Urte luzetan hutsik egondako eraikin publikoa atondu eta bizitu dute urtebete pasan, auzolanean. Elkartasunean oinarritutako gune bat eraiki dute, auzoari irekia, pertsonei paperik eskatzen ez zaiena, dirua errege ez dena… mundu injustu honetan justiziazko oasitxo bat, alegia.

Baina hori ez dator bat EAJren gizarte ereduarekin. Nahiago ditu AHT, polizia eta jabetza pribatu sakratua. Nahiago du, alegia, elitearen interesak defendatzen jarraitzea gehiengoaren interesak defendatzea baino. Horregatik eraitsi zuten Kukutza eta hustu dituzte beste hainbat gaztetxe eta gune autogestionatu, eta horregatik hustu dute Maravillas. Geure burua ezkertiartzat daukagun orok baldintzarik gabeko babesa erakutsi behar diegu honelako proiektuei, Euskal Herri justu bat eraikitzeko ezinbesteko arnasguneak direlako.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak