Preso politikoak etxera!

Erabiltzailearen aurpegia Aitzol Iturbe 2017ko aza. 24a, 07:19

Sarritan entzuten da Euskal Herrian dagoeneko ez dagoela gatazkarik, baina egia dena da gatazkak berak bizirik jarraitzeaz gain –Euskal Herriaren autodeterminazio eskubidearen ukapenaz ari naiz, beste hainbat badauden arren, gehienak injustizietatik eratorriak, denak ez esatearren–, gatazkako konfrontazio armatuaren ondorioek ere bizirik dirautela, dagoeneko konfrontazio armaturik ez badago ere. Komeni da aipatzea konfrontazio armaturik ezak ez duela armen erabilerarik eza bermatzen, eta, Estatuak beti egin duen bezala, bere lege injustuak armekin inposatzen jarraitzen duela.

Orain aste batzuk, Puigdemontek iradoki zuen "azkenaldian ez bezala" preso politikoak daudela Espainiako Estatuan. Euskaldunok eta Kataluniako zein Espainiako Estatuko hainbat eta hainbat militante abertzale eta ezkertiarrek badakigu preso politikoak 78tik hona etengabe egon direla; armak erabili dituztenak, eta armarik erabili ez dutenak.

Herri zapalduontzat batere fidatzekoa ez den Amnistia Internacional erakundeak hala aitortzen du, preso politikoa dela arrazoi politikoen harira egindako ekintzengatik espetxeratua dena (Naiz, 2013ko apirilaren 4a).

EITBk ere hobe luke bere jarduna zuzendu eta egun ETAko presoak deitzen dienei, euskal preso politiko deituko balie, denak ez baitziren ETAko kide izan. Agerikoa da gatazkaren erroak ezkutatzeko asmoa dagoela terminologia hautu horretan.

Baieztapen horien ostean, hainbat datu kezkagarri eman nahi nituzke.

Euskal Herriak dauzka: 309 preso politiko. Horietatik 13, gaixotasun larriekin. Horietatik 34, hogei urtetik gora espetxean daramatenak –tartean, Antzuolako Eltzikorta–.

Pausoz pauso denak ekarri beharko ditugu Euskal Herrira, lehenik, eta etxera, ondoren, gaixotasun larriak dituztenak lehentasunez.

Bakean bizi nahi dugula esaten dugu; ba, preso politikorik ez egotea bakerako ezinbesteko baldintza da, nahikoa ez den arren.

Abenduaren 9an Parisen izango naiz ni ere.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak