Visca Catalunya lliure!

Erabiltzailearen aurpegia Aitzol Iturbe 2017ko urr. 8a, 00:00

EITBko kazetariak aztoratu dituzten irudiak sarri bizi izan ditugu Euskal Herrian; asko, Ertzaintzaren partetik: mobilizazio baketsuen aurkako kargak, injustiziei aurre egiteko herri harresien aurkako jipoiak, boto paperak ezkutatzen aritu beharra, porrazo eta palizak, kartelak ipintzearren identifikazioak, herritarrek hautaturiko ordezkarien legez kanporatzea, komunikabideen itxiera... Eta EITB isil-isilik egon da.

Kataluniarren garaipenarekiko Euskal Herriko abertzale edota independentisten gehiengoaren pozaren aurrean, Urkullu triste agertu da. Ez, Urkullu, ez dago alde biko biderik, ez da PPren eta Ciudadanosen kontua, ez PSOErena, Espainiako Estatua da herrien autodeterminazio eskubidea ez gauzatzeko bermea –bere ejertzitoa barne, konstituzioak dioen bezala–. Eta zuk ondo dakizu hori, eror ez dadin makulu lanetan ari baitzara.

Azken asteetan prozesua demokraziaren aldeko dimentsioan handitu bada ere, ez dezagun irakurketa okerrik egin. Independentismoa izan da autodeterminazio eskubidea gauzatzeko motorra. 

Azkenik, eskerrak eman nahi dizkiot Kataluniako herriari, erakutsitako duintasun, irmotasun, batasun eta diziplinagatik; justizia legediaren gainetik dagoen kontzientzia hedatzeagatik; Euskal Herria hunkitzeagatik; eta, batik bat, posible dela erakusteagatik. Zaila izango da aurrerantzeko bidea, baina, egunotan kazuela artean erakutsi dugun bezala, hor izango gaituzue, eta ea berandu baino lehen guk ere gaina hartzen dion fronte bat osatzen diogun estatuari.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak