Bestetik, eta ikusita azkenaldian apustu aretoen eta ludopatia kasuen gorakada, Irabazik, gai honi ondo heltze aldera, hainbat konpromiso hartzea eskatzen zuen mozio bat aurkeztu zuen. Gobernuak mozio hau bazterrera bota zuen, eta Gobernuaren argudioa izan zen Udaletik jada lan asko egiten dela gai honen inguruan. Aiert Lizarralde zinegotziak argi utzi zion Gobernuari gezurretan dabilela, agintaldi osoan ez baita gai honen inguruan lanketarik egin zerbitzu sozialetako batzordean, eta, gainera, oposizioak ez du inolako informaziorik jaso.
Ingurumenari dagokionez, Irabazik, eukaliptoaren landaketa debekatze aldera, Euskal Autonomia Erkidegorako espezie inbaditzaileen katalogo bat sortzeko eta eukaliptoa katalogoan bertan sartzeko mozio bat aurkeztu zuen. Mozio hau ere baztertu egin zuen Gobernuak. Argudiatuz badaudela ikerketa zientifikoak eukaliptoa uste den bezain agresiboa ez dela frogatzen dutenak. Honi gehitzen badiogu urriko osoko bilkuran Gobernuak kobre oxidoaren alde emandako botoa, garbi geratzen da gure ingurumenak inoiz baino arerio handiagotzat jo ditzakeela Bergarako EAJ eta Alderdi Sozialista.
---------
Aiert Lizarralde
Irabazi Bergara koalizioaren bozeramailea
Bergara