Eskerrik asko, Komalingua

Erabiltzailearen aurpegia Aitor Biain Umerez 2014ko mar. 17a, 00:00

Eskertu egin nahi dut Komalinguan ematen den laguntza eta arreta edozein integratua senti dadin, eta berak nahi dituen helburuak lortzeko ipintzen diren bitartekoak onak direla adierazi.

Nik beraien laguntzaz atera dut alemaneko titulua eta orain beste bat ateratzen ari naiz. 

Irakasle onak dituzte behar den arreta eskaintzeko. Hemengo irakasleak hezten diren eskoletan ere horrela irakats dezaten lan egin behar da.

Ez dago ondo gutxituak baztertuta uztea. 

Ezin duenari laguntza gehiago ipini behar zaio eta besteei bezala irakatsi.

Bereizi gabe, Alemanian egiten den antzera, denei berdin irakatsi; ahal dutenei, behintzat, bai.

Nik hizkuntzak ikasteko ahalmena izan arren Ikastolan ez zidaten aukerarik eman, eta hori ez da zuzena.

-----------

Aitor Biain Umerez

Oñati

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak