Labegaraietako autobus geltokitik Gureak-era goazela, bidea zuloz eta mendixkaz betea dago; hori guretzat arazo bat da, eta, horrez gainera, bidegorri horrek ez du ongi betetzen Europako legedia. Izan ere, ondo izateko, Oñatitik Arrasatera dagoen modukoa izan behar luke eta oinezkoen bidea babestua izan beharko litzateke bertatik bizikletarik ibil ez dadin. Ni gutxitua naiz eta horregatik eskatzen dut konpontzeko. Oinezkoek eta txirrindulariek batera ibili behar duten lekuetan, txirrindulariak, legea betez, bizikleta eskuetan eraman behar du, nahiz eta bidegorria izan, oinezkoa seguru egon dadin.
Bergarako Udalari eta Foru Aldundiari eskatzen diet behingoz konpon dezatela eta legeak betearaz ditzatela. Zorrotzak izanez. Irisgarritasuna bermatuz.
----------
Aitor Biain Umerez
Oñati