Oñatiko gutxituen kolektiboko kidea naiz eta eskaera honekin natorkizue. 18 gutxituk osatzen dugu taldea eta aspaldidanik ari gara Pesa Garraioak enpresarekin borroklan autobus egokitua lortzeko, 18 horietatik 10 oso urrituak baitira; hori dela-eta jotzen dut zuengana. Hori gutxi balitz, Lanbusa zegoenean, Ulmari eta Fagorri garraio egokitua jartzen zitzaien, eta zergatik jarri behar zaie autobus egokitua ahalmen guztiak ondo dituztenei, ezinduak baztertuta utziz? Hori berriz pasa ez dadin zerbait egitea exijitzen diet erakunde publiko guztiei.
--------------------
Aitor Biain Umerez
Oñati