Demasa tonbolatik, eskerrik asko!

Erabiltzailearen aurpegia Ainhoa Ibarra 2016ko ekainaren 10a

Bergarako Pentekoste jaietan tonbola antolatu dugu Kilometroen alde.

Gutun honen bidez, Bergarako merkatariek emandako opariak eta laguntza eskertu nahi ditugu. Baita herriak izan duen harrera ere. 

Herriko 300 komertzio baino gehiagotatik –ezin bakoitza banan-banan aipatu– jaso ditugu opariak eta erosketa bonuak. 

Tonbola duin eta erakargarria antolatu ahal izateko aukera eman digute, eta, benetan, herri bizia dugula erakusten digu horrek, merkatari zein herritarrak herriko gaiekin konprometituak. 

Bejondeizuela eta eskerrik asko!

----------

Ainhoa Ibarra Gabilondo

(Kilometroak 2016 Tonbola Batzordeko kidea)

Bergara

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak