Edukiontzi marroia ez da espazio-ontzia

Erabiltzailearen aurpegia Anjel Guridi 2014ko ots. 23a, 00:00

Aurrekoan esandako moduan, atez atekoa hasten denean Aretxabaletan %8,1 gutxiago birziklatuko dugu bost edukiontziekin konparatuta.

Baina hau ez da izango egia, gure helburua birziklatzea da, eta ahaleginak egingo ditugu bost edukiontziekin lortutako emaitzak lortzeko.

Hau da, paper eta kartoi guztia birziklatzeko, ez bada dena sartzen kaxa urdinean, garbigunera joan beharko dugula noizbait kotxea hartuta.

Gai organiko guztia birziklatzeko, konposta egiteko sistema erabili beharko dugu. 

Hau da, giltzarekin zabaldu konpost lekuen atea eta organikoen hondakinak itxi bere lekuan. 

Kuriosoena da antz handia daukala edukiontzi marroien erabilerekin.

Bai, edukiontzi marroia ez da gai organikoa Ilargira eramaten duen espazio-ontzia, baizik eta biztanleek elkarlanean erabiltzen duten tresna, gai organikoarekin konposta egiteko.

Ontzi arinen eta beiraren kasuan ez da egongo arazorik dena banantzeko, beira edukiontzian jartzen bada oraingo moduan izango da eta ontzi arinen kasuan plastiko poltsatan sartuta dena banantzeko posibilitatea edukiko dugu.

Atez atekoak derrigortu egiten du, baina mugak dauka; bost edukiontzien sistemak ez du derrigortzen, baina ez dauka mugarik. 

Zer nahi dugu, atez atekoa, bost edukiontziak… edo birziklatzea?

----------

Anjel Guridi

Aretxabaleta

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak