Marseilla gogoan

Erabiltzailearen aurpegia Ane Gorosabel 2018ko urt. 19a, 08:25

Halako herri azoka bat egon zitekeenik ere... Baserritar eta herritarrak protagonista, elikagaien istorio zaindariak elkarren artean mintzo, elkarren artean ezagun, konplize.

Kontatu zidaten, garai batean, udalak proposatuta, azoka hartan autoak aparkatzeko espazioa egokitzeko asmoa agertu zela. Ez zegoen nik ezagutu nuen jendetza orduan. Baserritar bakar batek eusten zion garai hartan bere produktua zuzenean saltzeko eromenari, eta ez zuen bere izana alde batera lagatzeko inongo asmorik. Antza, aspaldiko araudi baten berri eman zion bateren batek, non adierazten zen baserritar bakar bat egotea nahikoa argudio zela azoka errespetatzeko.

Auzotarrak gehitu zitzaizkion espazio hura mantentzeko eromenari, eskakizun kolektibo bihurtu zen arte. Marseillako auzo hark ez zuen soilik baserritar hura babestea lortu, baita gaur egun herriarentzako ezinbestekoa den espazio bizia sortu ere, autogestionatua, herritik eta herriarentzat. Hemendik, nire eskerrik zintzoenak zuen herrietako asteroko azokaren jabe, erabiltzaile eta zaindari zareten guztioi!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak