Etxeko-lanak

Erabiltzailearen aurpegia Ane Gorosabel 2016ko ots. 6a, 00:00

Kontsumoa bizi ardatz duen gizarte honek bikain egin ditu etxeko-lanak.

Norbera konturatu orduko, produktuz inguratuta dago, beharrezkoak ez dituen produktu huts eta antzuak. Eroste momentuan bai subidoia, eta paketetik ateratzeko momentua... Uf! Pena da momentu honen iraunkortasuna haize boladak letxe besterik ez irautea.

Produkzio sistema eredu inposatu honek tokian tokiko herritarren beharrak aintzat hartu ez, eta kontsumo mota jakin batera behartzen gaitu. Eskaparatean dagoenaren aurrean aukeratzeko askatasuna dugula sinistarazten digu, hamaika forma, kolore, tamaina, prezio... Eta etxera bueltan, hamaika produktu (des)berdin, etxeko hainbat tokitan txukun jartzeko. Produktuak, hori besterik ez da. Publizitatea, produktua, itxura (edo itxurakeria) eta publizitate gehiago. Telebista, irratia, prentsa, kalea, eskaparatea. Gu. Posible litzake herriaren beharrizanetara egokitzen den kontsumo eredua aldarrikatzea? Non, adibidez, giza harremanak, herri autonomia, elkartasuna eta osasun emozionala, pertsonala, kolektiboa diren ardatz? Ez, aldarrikapen eta borroka hori norberari dagokigulako. Agian guk ere etxeko-lanak egiten hasi beharko genuke...

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak