Emakumeon Mundu Martxa indartsu dator, karabana feminista Kurdistandik abiatu zen martxoaren 8an, eta urriaren 2an iritsiko zaigu Bergarara. Auzo, herri eta hirietatik mundu osora zabaltzen ari den hotsak ozen aldarrikatzen du gure gorputzak gure lurraldeak direla, eta emakume oro aske izan arte borrokak ez duela etenik izango.
Biolentzia gabeko bizitza eredua eraikitzear dugu, erakutsi gura digutenaren aurka alternatibak sortzen ari dira, ez gaitzatela itsutu, betaurreko moreak jarri besterik ez dugu eskura dugun aukera errealitate bihurtzeko. Bizitza erdigune izanik, genero eta desberdintasun harremanak kolektiboki gainditu genitzake, gure gorputzak gureak sentituz, gure erabakiak gure eginaz eta gizarteak ezartzen dizkigun mugak hautsiz. Hamaika proposamen datorkigu karabanan: elikadura burujabetza, desmilitarizazioa, autodefentsa feminista, ondasun kolektiboa, emakumeon ezinbesteko jardunen aitorpena...
Haziak ditugu gure esku, baita jakintza, esperientzia, bizipoza eta aldaketarako grina ere, erein dezagun borroka feminista, elkartu gaitezen borroka honetan eta lortu dezagun askatasun eta duintasunez bizitzea, merezi dugu.