Ala ez? Joan den hilaren 18an, Gasteizko Andra Mari Zuriaren plazan islatu zen herri jarrerak ere badu botere izugarria.
Beltzez jantzitako betiko munstroen jarrera oldarkorraren aurrean, kolore laranjek eta aurpegi margotuek indarra eta duintasuna islatu zizkiguten, justiziaren faltan desobedientzian gogor ekinez, adorez beterik, burua tente eta musu estalidun horiei begietara begiratuz.
Irudietan, erresistentzia sinbolikoak biolentziarekin talka eginez, munstro beltzen krudelkeria lotsagabe bermatua, munduko hainbat bideokameren aurrean bortizkeria nabarmen, justiziaren babespean ekiten, ustezko boterea proportzionaltasunez gauzatzen.
Ondoren, isiltasuna. Plaza Zuria laranja bihurtuta, hutsik, suhiltzaileek kendu gura izan ez duten pankartak bertan jarraitzen du, sentitutako tentsioa baretu guran, jasotako tratuaren aurrean haserre, baina adierazitako duintasunaz eta indarraz harro.
Beste behin, elkartasuna garaile, eta herri indarra nagusi. Harresiaren boterea, konpromisoaren erakusle.