Bart gaueko ametsa

Erabiltzailearen aurpegia Ane Gorosabel 2015ko mar. 5a, 08:23

Esnatu berri, goizean goiz, bart gaueko ametsa etorri zait gogora...

... mahai inguru atsegin bat konpartitzeko aukera izan dut, aspaldian bateren batzuk buruan bueltaka eduki izan dugun elkarbanatzea egiteko erabakia hartu eta espazio aske batean ikusi dugu elkar. 

Ondoan genuena, guztiz ezagutu gabe, lagun sentitu dugu. Bidelagun. Berriketa etengabea izan da, elkarren arteko interesa bat-batekoa egunerokotasunetik kanpo dauden entzunaldietan sakon murgilduta, esperientzia ugari nireak balira bezala sentituz. 

Eguraldiak azkenaldian ekarri dizkigun nondik norakoak ere izan ditugu tartean, akaso kasualitatea, baina denok udaberriaren zain, non ote dira eguzkia, loreak, bizitza. Kasualitatea akaso, baina denok oso barneratuta ditugu gureak eskaintzen dizkigun trabak eta aukerak, eta, zailtasunak zailtasun, ametsak aurrera egin ahala, indarra dugu protagonista. 

Lanerako grinak, zerbait berri horri gogoz heltzeko beharrak. Ametsa ote? Posible litzateke ametsa benetan gertatu izana? Norberak bere eskuekin, duintasunez, konpromisoz eta ilusioz sortutako proiektua gauzatzea? 

Eta, are gehiago, hau berau bizimodu bihurtzea? Apustu ugari mahai gainean, eta nik, irabazleak sumatu ditut denak. 

Ametsa ote?

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak