... zenbat kontzertu, antzerki, tailer, bertso saio, jardunaldi, jaialdi, topaketa, antzerki, bilera eta manten ezina egiten den garbiketarako kedadak, irria, dantza eta kanta, haserre eta poztasun, desadostasun eta kontsensu, inkoherentziak, ametsak eta hausnarketak, baita negarra ere, zerrenda amaiezina litzateke, besterik gabe esateko herritik eta herriarentzat sortu zen proiektua bizirik diharduela.
Momentura arte generazio asko pasa dira asanbladatik, Gurea zinemak okupatu zirenetik gaur egun ezagutzen dugun Gaztetxea lortu arte hamaika gora behera egon badira ere, asanbladak gazteon amets kolektiboaren bizirautea bermatu du. Gazteon antolakuntza izan da prozesu honen gakoa, sistema konbentzionaletik at funtzionatu ahal izateak egi bihurtu ditu mugarik gabeko proposamen, ideia eta zoramenak.
Apirila heldu zaigu, AGAKOren urteurrena gainean dugu eta, beste behin, egitarau erakargarria denon artean ospatzeko gazteok esna jarraitzen dugula. Eskerrik asko gure herriko gazte asanbladan parte hartu duzuen guzti guztioi, eskerrik asko askatasuna eta autogestioa helburutzat duzuenoi, eskerrik asko bihotzez, zorionak eta gora zuek!