... eta gure eskuetara 2013aren buruan iritsiko da. Betaurreko estruktura du eta irudiak proiektatzen dituen kristal zati batez osaturik dago. Eta soinua erreproduzitzen du, baina ez ohiko moduan aurikularren bitartez, baizik eta soinua hezurrera zuzenean bidaltzen duen sistema baten bidez.
Argazkiak atera, bideoak grabatu, bideokonferentziak egin eta GPS bidez nabigatzea izango dira betaurrekoen funtzio nagusiak; hala ere, izan ditzaketen erabilerak amaiezinak izan daitezke.
Googleren sortzaileetako bat eta proiektu honen arduraduna den Sergei Brin-ek dioenez: "Pertsonak kaletik behera begira, kristal zati bat igurtziz joatea, ez da informazioarekin elkar eragiteko erarik onena". Inork ez daki zergatik esan duen hori, bere enpresak smartphoneen merkatuaren zati handi bat baitu. Beraz, hasiera baten, bere teilatuari harriak botatzen ari zaizkiola dirudi, baina baliteke marketin estrategia bat izatea eta benetan zerbaitegatik esan izana.
Badirudi, beraz, Googleren ikuspuntutik, mugikorrak ez direla informazioa eskuratzeko erarik hoberena. Horregatik, gu informaziora jo beharrean, informazioa guregana etortzea da Google Glassen helburua, betaurrekoak gure ingurua ezagutzeko gai izango baitira. Itsuentzako, adibidez, oso baliagarriak izan daitezke, soinu instrukzio bitartez kokatu eta nahi duten lekura joaten lagundu diezaieketelako.
Hasiera baten dena onurak direla badirudi ere, badaude kaleratu aurretik debekatu dituzten lekuak, hala nola Seattleko taberna bat. Hauen ustez, pertsonen pribatutasuna oso erraz bortxa daiteke, argazki edo bideoak atera bezain pronto Internetera igo ahal izango direlako, inor ohartu gabe.
Aldekoak eta aurkariak ditu, baina prest al dago gaur egungo gizartea betaurreko futurista hauei aurre egiteko?
Denborak esango du.