Badago bizipoza

Erabiltzailearen aurpegia Agurne Barruso 2021ko mai. 30a, 00:00

Pasa den asteburuan ziren Bergarako Pazkoak. Bigarren urtez Pazkorik gabe. Zenbait urtetan, lanean, jai hartu dut Pazkoak ospatu ahal izateko. Aurten, burutik ere ez zait pasa horrelakorik egitea. Hala ere, egun hauetan, ostiralean hasi eta astearte goizera arte, giro berezia sumatu dut herrian. Nerabeak harro-harro, gazteen eta heldutxoagoen hamaiketakoak eta bazkariak nonahi, dantzan ere ikusi dut bakanen bat, gaupasero batzuk ere bai... eta politikoki zuzena ez dela badakidan arren aitortuko dizuet guztiek poztu nautela. Bizipoza eta dibertitzeko gogoa dagoela ikusteak ikaragarri poztu nau.

Zenbait kultur ekitaldi egon dira. Jaioberriei egin zaie harrera eta jendeak hartu du parte ekitaldietan.

Badirudi poliki-poliki aurrera goazela, eta badaukagu beharra. Hamabost hilabete hauek gogorrak izan dira, edonondik begiratuta. Seguru nago asteburu honetan arnasa pixka bat hartzeak ondorio positiboak izango dituela horrela egitea erabaki dutenen artean. Eta burua ere zaindu beharreko osasun-eremua da.

Badago bizipoza, eta ni horrekin pozik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak