Aldarrikapen bat Maiatzaren 1erako

Erabiltzailearen aurpegia Agurne Barruso 2021ko api. 30a, 00:00

Bihar da Maiatzaren Lehena: Langileen Nazioarteko Eguna. Langile klasearen eguna, zehazki, eta, honen harira, azken bi hilabeteetan buruan bueltaka darabildan aldarrikapen bat ekarri nahi dut zutabera. Azken urteetan, Martxoaren 8ari langile hitza kendu diogu. Jada ez da Emakume Langileen Nazioarteko Eguna, Emakumeen Eguna da, kito

Aitortuko dut minduta nagoela honekin. Emakumeon zapalkuntza eta sistema patriarkala kapitalismoaren beste tresna bat dira. Irauteko beharrezkoak eta ezinbestekoak dituen tresnak. Bere interesak defendatzeko sortutako zapalkuntza da emakumeon kontrakoa eta horri muzin egin eta besterik gabe emakumeen nazioarteko eguna dela esateak borroka feminista desitxuratzen du guztiz. Larunbatean klase-diskurtsoak gailenduko dira kaleetan. Nire aldarrikapena Martxoaren 8ari klase-izaera aitortzea da, eta jatorrian zeukan langile izaera berreskuratzea.

Ez dakit zeren mesedetan galdu dugun izaera eta gure askapenean mesederik egiten ez digun galera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak