Ekuazio honetan ekoizpena ere sartzen da eta ekoizleek kalitatez ekoizteko eta duintasunez bizitzeko ezin dute prezioan bestelako elikagai askorekin lehiatu. Elikagai osasuntsuak beste asko baino garestiagoak dira eta ondorioz ez daude guztion eskura. Batzuk kontsumitu ditzakegu –eta egin beharko genuke–, baina ez guztiok.
Elikadura osasuntsurako eskubideak unibertsala beharko luke eta hor badaukagu non lan egin eta zer aldatu.