Polizia vs hezkuntza

Erabiltzailearen aurpegia Agurne Barruso 2021ko ots. 21a, 00:00

Kostatu zait txertaketa-prozesuaren berri lortzea. Ez nekien Jaurlaritzak ez zeukan planik edo plana iluna zen benetan. Biak. Plan zehatzik ez eta dagoen apurra ez dute argi adierazten.

Etxeetan dauden 80 urtetik gorako herritarrak baino lehen hasi dira polizia txertatzen. Eskandalua. Egoitzetako datuek beraiei eragiten diete zuzenean, beraien kudeaketa jartzen da zalantzan. Etxean daudenak beste kontu bat dira. Itxaron dezakete.

Ez zuten esan horrela izango zenik. Bai esan zuten irakasleak baino lehen txertatuko zituztela poliziak, eta horrek zur eta lur utzi ninduen. Biak daude ezinbesteko lanbideen artean, baina beraien hierarkian aurretik doa polizia.

Irakasleak egunero daude 25-30 ikaslerekin gelan sartuta 5-6 orduz, segurtasun-distantzia bete ezin den ikasgeletan. Haur Hezkuntzan ikasleekin kontaktu fisiko zuzenean. Asko izan dira positibo eman dutenak ikasleen eta irakasleen artean. Baina polizia aurretik dago.

Zer espero daiteke polizia hezkuntzaren aurretik jartzen duten agintariengandik?

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak