Iñigo Gonzalez torturatu zutenean, Fernando Grande-Marlaska Auzitegi Nazionaleko epailea zen, eta bere ardurapean egindako operazioan torturatu zuten Iñigo. Sei aldiz zigortu du Europak Estatu espainola, Grande-Marlaskak zuzendutako operazioetan torturak salatu eta ez ikertzeagatik. Berria entzun dudanean, déjà vu moduko bat sentitu dut. Espainiako gobernuetako Barne ministroak beti egon dira torturatzaileak babesten, zuritzen eta zaintzen. Zenbait izen etorri zaizkit burura: Barrionuevo, Rubalcaba, Belloch, Corcuera... Berdin gertatu da Auzitegi Nazionaleko epaileekin. Eta oraingoan, bi karguak pertsona berean: bere garaian Auzitegi Nazionaleko epaile eta orain Barne ministro.
PSEk eta Ahal Duguk beraien Gobernuan onartzen jarraituko dute? Beste alderdi euskaldunek ez dute, berehalakoan, Fernando Grande-Marlaskaren dimisioa eskatuko?