Bultzada berezia eman behar diogu euskal kulturari oraingoan. Sortzaile txikiei, beraien ekoizpenak kalean, taulatu txikietan, gune alternatiboetan eskaini ohi dituztenei, bereziki. Kulturarik gabe guztiok galtzen dugu eta kulturarekin guztiok irabazi.
Zenbait udal –nirea kasu– ari dira ahalegin berezia egiten, eta sumatzen eta eskertzen da. Herritarrok ere erantzuten ari gara. Herri mugimendua ere ari da bere alea jartzen. Areagotu egin beharko genuke guztion ekarpena. Batzuena antolatzen eta besteona kontsumitzen. Ea guztion artean euskal kultura eta gu geu indartzea lortzen dugun.